Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kontsistentzia 1 iz trinkotasuna, sendotasuna.
Horregatik esaten zuen bereizten eta banantzen direnean ere, ez direla ez hondatzen eta ez desegiten, eta ez direla puskatan zatitzen, baizik eta beren baitan betiko gordetzen dutela kontsistentzia sendoa. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 990. orr.
2 (logikan) kontraesanik edo enuntziatu faltsurik gabeko kalkuluaren nolakotasuna.
Kontsistentzia logikoa ez da baldintza nahikoa behar dugun koherentziaren gutxieneko maila lortzeko. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 119. orr.
Hori ez da indukziozko argudioetan gertatzen, horietan premisak onar baititzakegu eta ondorioa ukatu, kontsistentzia ahaztu gabe. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 109. orr.