Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eusko komunistei eta komunista errepublikano espainolei espiatzeko kontsigna. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 254. orr.
Inork ez du egun horrelako lanik nahi, lanaren eta pazientziaren sinonimoa delako, egungo kontsignak, egungo ordena-hitzak, unean uneko plazerak, ihardukirik onartzen ez duelako. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 81. orr.
Batailoietan emandako kontsignaren ondorioak berehala nabaritu ziren Lizarrako kalean. Txillardegi «Putzu», 1999 - 187. orr.
Independentzia eta Sozialismoa! eta Euskal Herria Askatu! eta beste bost kontsigna... baina putaidearik ez iraganaz, ez urrunekoaz ez hurbilekoaz. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 119. orr.
Kontsignez beteriko iragarkiak. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 31. orr.
Gaurko euskaltzaleek bere buruarentzat maiteena duten kontsigna, bat aukeratu behar eta, "euskaraz bizi" delako hori dela esango nuke, duda gutxirekin. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 86. orr.
Lehen errealitatearen araberako kontsigna garbiak genituen, esaterako produkzio bitartekoen jabetza langileriaren eskuetara pasatu behar da, orain ezinezkoa da horrelako kontsignarik. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 73. orr.
Idazleak artikulu horretan terrorismo musulmanari buruz ateratzen zituen ondorioek ipar ideologikoa markatuko zutela puska batean, kasik kontsignaren mailan markatu ere. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 89. orr.
Kontsignei itsu-itsuan jarraitzen dieten burugabeenak. «Kuskue tanden», 2004 - 95. orr.
Kontsignak aldarrikatu, halako edo horrelakorentzat agurrak bota... Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 128. orr.
Haien kontsignak errepikatzen zituen, papagaiak iduri. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 128. orr.
Maleta galduko zen, agian, kontsignan geldituko zen... Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 224. orr.
Abuztuaren 29ko eguerdian hiru bonba lehertu ziren Madrilen, ordu laurdenaren barruan, Barajas aireportuko, eta Chamartin eta Atocha tren geltokietako kontsignetan. Berria - Euskal Herria 2004-10-23