Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Neure anaiei Jesu Kristo Jaunarengan kontseilatzen, ohartarazten eta aholkatzen diet, munduan zehar doazenean, ez dezatela sesiorik eta hizka-mizkarik izan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 155. orr.
Uztaritzeko apez erakasle batek kontseilatu zidan opor denboretan, etxen, idazle baten liburua hartzeko eta ene kaierean orriak eta orriak betetzeko, kopiatuz. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 50. orr.
Ainitz medikuk [...] kontseilatzen dute baso bat jatorduetan edatea. Herria 2004-12-09
Segur nintzen Mathiasek errezebituko ninduela eta artoski kontseilatuko zidala zer egin. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 121. orr.
Osabak kontseilatutako jatetxean. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 43. orr.