Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kontsakrazio (orobat konsagrazio g.er., kontsagrazio g.er., konsekrazio g.er., kontsekrazio g.er. eta kontsekrazione g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian kontsakrazio agertzen da eta sagara hobesten) 1 iz sagara.
Bertsio batek esaten digunez, Axular meza ematen ari dela kontsakrazioaren puntu-puntuan, Sarako beretterrak tiro batez hil du. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 59. orr.
Apaizak kontsagrazioan epiklesi otoitzaren bidez egiten duen bezala. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 6. orr.
2 jarduera jakin batean, norbaiti edo zerbaiti halako prestigio edo lehentasun iraunkorra ematea.
Autore baten kanonizazio prozeduran unibertsitateak ematen duen goi mailako erramu boneta oso garrantzitsua da, zinezko kontsakrazioa ikonoen beharretan den liburuaren merkatuan. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 158. orr.