Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kontsakratu (orobat konsagratu g.er., kontsagratu eta konsakratu g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian kontsakratu agertzen da eta sagaratu hobesten) 1 du ad sagaratu.

Apaiza Jesusen gorputza kontsagratzen ari zen, ostia gora jasota, enara buruan bueltaka hasi zitzaionean.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 36. orr.

Erregeak erlijioa sostengatzen ikusiko dituzue beti, eta erlijioa erregeak kontsakratzen.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 305. orr.

"Jaunari kontsakraturiko apaizen" ahotik.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 155. orr.

Erregeak kontsakratzerakoan, lehen artikuluetariko batek erlijio nagusiari eutsi behar zitzaiola esaten zuen beti, tronua sostengatzeko oinarri politikorik onena zelako.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 217. orr.

2 du ad jarduera jakin batean, norbaiti edo zerbaiti halako prestigio edo lehentasun iraunkorra eman.

Bi hauek, pentsatu zuen Lilyk, bazirudien zeregin zorrotzen baterako kontsakratu zituela patuak.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 154. orr.

Emakumeek axaleko trikimailu gehiago dituzte, usadioak eta denborak gaurgero kontsakratuak, eta gizasemeek ez.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 66. orr.

Gure herri txiki honetan [...] jendea liburu bakar batekin jada kontsakratu egiten baita.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 198. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Zer eta apez bat, ostia kontsagratua landatzen emakume baten iztape beltzean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 31. orr.

Gainera, itzulpena, Euskal Herrian bederen, idazle kontsakratuari zor zaion sari inplizitu bat da.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 311. orr.

Idazle puntakoa, kontsakratua eta nazioartean maila duena.  Berria - Kultura   2006-01-22

Putzuko hitz kontsakratu horiek ez dira filologoaren belarri-barruan sartu ere egiten.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 55. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus