Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kontrolatu, kontrola, kontrolatzen 1 du ad kontrolpean atxiki.

-Ba al dakizu zenbat tresna kontrolatu behar dituen gaur egungo hegazkin pilotu batek?  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 41. orr.

Pilulari esker, emakumeak berak kontrolatu ahal izan du bere ugalkortasuna.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 91. orr.

Berak kontrolatzen zuen egoera.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 18. orr.

Eta kontrolatzen ere etxerat nor etortzen den.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 161. orr.

Saiatzen nintzen, hala ere, gorrotoaren bulko haiek kontrolatzen, barru guztia har ez ziezadaten.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 223. orr.

Beroa kontrolatzeko mekanismoa oso ondo diseinaturik dago gizakietan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 80. orr.

Ezin nituen bihotzaren taupadak kontrolatu.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 133. orr.

Marrok inguruko etxeen hormei egin zien tiro, nora botatzen zuen kontrolatu gabe.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 215. orr.

ik kontrolatugabe.

Urduritasuna kontrolatu ezinik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 49. orr.

Baina baziren Harryk kontrolatu ezin zituen beste faktore batzuk.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 48. orr.

Denek nahi gaituztela politikoki kontrolatu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 12. orr.

Zazpi egunen buruan, herpesa kontrolatua zegoela esan zien doktoreak.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 183. orr.

Espetxean dena kontrolatu beharra dago, nork zer egiten duen, noiz eta zergatik.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 146. orr.

Baina ez zen guztia kontrolatzen ahal.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 24. orr.

Egun osoan lasaitzen, neure burua kontrolatzen saiatu ninduan.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 169. orr.

Bere burua ezin kontrolatuz, oihuka hasi zen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 206. orr.

Ezin kontrolatuzko indarrak bultzaturik, musukatzen hasi nintzaion.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 186. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Adak telebista itzali zuen amorrazio kontrolatu batez.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 176. orr.

Kaos kontrolatu baten sentipena izan zen aurreneko hura.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 120. orr.

Natur zientzietan, zientzialariak laborategietan behaketa kontrolatuak egin ditzake eta bere hipotesiak egiaztatu: gizarte-zientzietan, ordea, nekez.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 19. orr.

Lurrinketa kontrolatuaren bidez, gorputzaren barne-tenperatura egonkortzen laguntzen du.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 12. orr.

Mugimendua modu kontrolatuan egiteko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 64. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus