Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Etxebizitzaren prezioen hazkunde kontrolagaitza. Adiskideari ilea moztua zion eta, hitz erditxorik ere esan gabe, orraztu eta orraztu hasi zitzaion, asaldura kontrolagaitz batek hartua. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 58. orr.
Auskalo zein bulkada kontrolagaitzek eraginda, agurtu, eta Anaz galdetu dio, berarekin gogoratuko den ez badaki ere. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 184. orr.
Hala izan ezean, egoera «kontrolagaitza» bihur daitekeela esan zuen Shingur Omik, eta horrek ekarriko lukeen ondorioa «hondamendia» litzatekeela aurreikusi zuen. Berria - Gaiak 2006-01-13
Tomen adimenaren hoztasunaren eta aldi berean bortizkeriarako joera kontrolagaitzaren zantzuak. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 48. orr.