Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Casaresen ustean, emakume orok kontribuzio bat, zerga bat zor zion, emakume izateagatik besterik gabe. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 92. orr.
Gogoratu kontribuzioa ordaintzeko epea hilabetearekin amaitzen dela. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 91. orr.
Iparraldeko herrialde emaileek jaso baino diru gehiago jartzen dutenak mugatu egin nahi dute Batasunari egiten dioten kontribuzioa. Berria - Ekonomia 2004-04-04
Erretretan egonagatik zergak ordaintzen dituzten pertsonei 0,3 emendatuko diete CSG izeneko Gizarte Kontribuzio Orokorra. Berria - Euskal Herria 2004-06-17
Pentsio osagarrirako egiten den kontribuzioa. Berria - Ekonomia 2004-06-11
Hogeita bost urte besterik ez zituenean kontribuzio sendoa egin zuen filosofia arloan liburu txiki batekin. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 29. orr.
Baina urbiaindarrok filosofiaren historiari egun hartan eginikako kontribuzionea eta ekarpena handia izanik, are handiagoa izan zen Dionisos edo Bakoren omenez ondoren egina. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 163. orr.