Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kontraste 1 iz gauza batek beste baten aldean agertzen duen desberdintasun nabarmena.

Gauaren eta goizaren arteko kontrastea. Gure gogoa, hizketa, kontrastez sortua baita, eta kontrasteak bizi du.  Berria - Kultura   2004-08-07

Biak Errusian izanak dira, eta hiri handien eta herri txikien arteko kontrasteak nabarmendu dituzte.  Berria - Mundua   2004-04-21

Bat-batean, adagio xalo bat jarraitu zitzaion staccatoari, efektu-kolpe kontrastezko batez.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 112. orr.

Kontraste horretan du indarra tituluak.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 113. orr.

Freskoaren beheko partean kontrastea eginez, infernura kondenatutakoen mugimendu desordenatuen orgia.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 75. orr.

Kontrasteak eragindako sentipen gaizto bat zen hura?  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 52. orr.

2 (izenondoekin)

Begirada lasaia [...], Tonyren begiratu urduriekin kontraste handia egiten zuena.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 273. orr.

Atzokoa kontraste handiko eguna izan zen: goizeko ibilbidea bihurgunez beterik zegoen [...]; arratsaldean, ordea, bidea zuzen baino zuzenagoa bilakatu zen.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 133. orr.

Portaeraren ez-normaltasunak eta berbaldiaren normaltasunak kontraste harrigarria egiten zuten.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 103. orr.

Ba al da kontraste ankerragorik epaituaren larritasunak eta epailearen patxadak egiten dutena baino?  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 63. orr.

Kontraste mingarriz beteriko mundu honetan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 12. orr.

Juduek [...] K.a. 166tik K.o. 135era bitarteko hirurehun urteetan egindako hainbat matxinadarekin kontraste bizian, kristauak sekula ez ziren armaz matxinatu erromatar jazarleen aurka, gutxi gorabehera luzera bertsuko denboraldi batean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 81. orr.

3 (koloreetan eta)

Kontrastea: argitasunaren eta ertzen arteko elkarreragina.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 30. orr.

Oraindik argi ageri den zeruaren eta dagoeneko belztu diren 4endien arteko kontrasteak lagundurik.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 140. orr.

Rembrandt-en edo Caravaggioren koadroetan irudikatzen diren itzalen eta argien arteko kontrastea, esate baterako, askoz biziagoa da egiazko eszena batean izango litzatekeena baino.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 32. orr.

Batzuetan, kontraste neurrigabe eta bortitzez nabarmentzen ziren gauzak, silueten tankera hartuz.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 31. orr.

Zinemari dagokionez, Eisenstein agortezinak elkarren segidako planoen arteko harremanak determinatzen dituzten parametroen artean sartu nahi izan zituen kontraste grafikoak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 263. orr.

Marrazki fotoerrealista, kontraste handirik gabea.  Berria - Kultura   2004-01-22

Geranio gorri-gorriak balkoiko egur landuzko barandan, leihoetako markoen eta barandaren beraren berde biziarekin kontrastean.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 157. orr.

4 (fonetikan)

[t] / [d] kontrastea erabiltzeko.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 51. orr.

Bestela esan, kontrastez ohartzen gara azentuaz, doinuaz, segmentuen luze-laburraz eta baita silabaz ere: beste batzuk edo bestelakoak daudelako aldamenean, beste horiekin kontrastatuz.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 137. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

I. jaunaren akromatopsia [...] erabatekoa zen, eta hondamen iraunkorrak zituen kontraste-ikusmenean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 50. orr.

Kolore-gama, eta gama horren kontraste-erlazioak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 130. orr.

Erabaki genuen euskalgintzan hainbat erakundetan lanean ari diren pertsonekin kontraste talde bat sortzea.  Berria - Harian   2005-09-21

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Zinea asmatu baino lehenagotik ere, argiaren arabera eta argi-kontrasteen bidetik pentsatzen zituen Stendhalek eszena gogoangarrienak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 107. orr.

Liluratu egin naute azken eguzki-printzek meskiten teilatuekin sortzen zituzten kolore-kontrasteek.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 138. orr.

Tenperatura kontraste handiak saihestu, eta ura maiz edan.  Berria - Harian   2005-01-25

Gainera, ñabardura xumeak mailakatu ezinarekin batera, ñabardura-kontraste gehiegizkoa sumatzen zuen I. jaunak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 31. orr.

Halako kontraste-efektu zakarra sumatzen zuen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 31. orr.

Silaba egituratzearen beste hatsarre garrantzitsu bat nabarmentasun-kontrasterik handienarena da.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 134. orr.

Hiztunek ahoskera kontrasteak egitea.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 51. orr.

Kazetariak Portugalgo Publico, AEBetako Washington Post, Erresuma Batuko The Guardian eta Frantziako Le Monde egunkariak aztertu ditu, haien arteko «tratamendu kontrastea» ikusteko.  Berria - Euskal Herria   2004-04-24

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus