Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Iritzi kontrajarriak kontrastatu, eta iritzien arteko talka horretatik egia ateratzen ahalegintzea omen da eztabaida. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 46. orr.
Ohar zaitez baieztatzen dena (datuak, baieztapenak) kontrastagarria den, edo kontrastatzeko bideak ematen ote dituen, batez ere erreferentziak, bibliografia orokorra eta beste iturri batzuk. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 341. orr.
Eztabaidagai [...] baten inguruan aldeko eta kontrako autoreen iritziak jaso eta, kontrastatu ondoren, norberaren ahaleginez argitasun gehiago lortzen saiatzea. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 61. orr.
Hizkuntza asmatzeko askatasunak, ordea, talaia urrutiratzea eskatzen du -irakurri, begiratu, hausnartu...-, errealitatea eta utopia kontrastatuko badira. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 48. orr.
Kontrastatu gabeko informazioaz. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 56. orr.
Haren ustez jakintza-sistema osoa da errealitatearekin kontrastatzen dena. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 132. orr.