Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kontrastagarri izond kontrasta daitekeena.
Ohar zaitez baieztatzen dena (datuak, baieztapenak) kontrastagarria den, edo kontrastatzeko bideak ematen ote dituen, batez ere erreferentziak, bibliografia orokorra eta beste iturri batzuk. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 341. orr.
Positibista Logikoek psikologia egiteko modu "introspektiboa" gogor kritikatu zuten, haien ustez publikoki (intersubjektiboki) kontrastagarriak ez diren terminoek ez baitute inolako esanahirik. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 188. orr.
Perpaus orok errealitatearekin erlazio zuzenean dauden perpaus sinpleagoetara murrizgarri izan behar du esanahiduna izateko, eta perpaus sinpleago horiek errealitatearekin kontrastagarriak dira. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 131. orr.