Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kontrarreforma (orobat kontraerreforma) 1 iz erreforma baten aurkako higikundea.
Bestetik, bere garaian lege erreforma «zapaltzaile eta atzerakoiak» sustatu zituztenen aurka, kontrarreforma bat egiteko dei egin zion Garaikoetxeak Zapaterori, «hori izango da benetako froga». Berria - Euskal Herria 2006-01-25
2 protestanteen erreformari aurka egiteko eliza katolikoak abiarazi zuen erreforma.
Erreforma protestantea eta Kontrarreforma katolikoa. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 22. orr.
Erromako Eliza Katolikoaren Trentoko Kontrarreforma. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 138. orr.
Baina segituan kontrarreforma bultzatu zuen Eliza katolikoak, eta euskal literatura aszetika eta pragmatika erlijioso katolikoko liburuak egitera bideratu zen. Berria - Harian 2005-04-13