Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bela laburtu zuen, baina, orduan, kontrara zetorren haizeak atzerantz eramaten zuen, ez arrisku gutxirekin. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 254. orr.
Gure sintaxia kontrara dagoelako antolatua, "sintaxi informatibo-logiko-diskurtsiboak" eskatuko lukeenaren beste aldera. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 173. orr.
[Piramidearen] oina lur-zolan pausaturik eta punta goian; eta kontrara eraikitzea erokeria zela. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 80. orr.
Inortxok ere ez zion ezer leporatu; kontrara, ekintza ona iritzi zioten, zeren [...]. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 363. orr.
Sanker, kontrara, pozarren zegoen haren eskupekoekin, inoizko handienak baitziren. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 207. orr.
Hala bada, jendetasunak agintzen duenaren kontrara, ez zion senarraren osasunaz galdegin. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 124. orr.
Erran dute ere bere gogoaren kontrara sartua zela politikan. Herria 2004-05-27
Hemen ere parioen kontrara joan da partida 8 bote ere sartu ditu Duhauk eta 4 bakarrik biriatuarrak. Herria 2003-09-04
Hegaztien moduan goaz gu, oroimenaren zentzuaz kontrara, besterririk besterri. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 336. orr.
Kontrarako hautaketa haren ondorioz, ezgauzen zirenak gertatzen ziren, hain zuzen, han egokien. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 214. orr.
Kontrarakoan, hiru egunekoa izan zen niretako bide hori bera. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 272. orr.
gogoz kontrara (3); guztiz kontrara (5); oso kontrara (3)