Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Martinek bazuela adimen musikal bat, Bachen musikaren egitura-arauez jabetzeko modukoa, eta konplexutasun guztiez ohartzen zela, kontrapuntuaren eta fugen katramilen lege guztiez; musikagile profesional baten adimena zuela, alegia, musikaren arloan. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 218. orr.
Zelula-masatxo horrexen barruan daude algebra eta musika, sintaxia eta semantika, geometria eta kontrapuntua. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 151. orr.
Vivaldiren eskala alaiek kontrapuntu latza egiten zioten emakumetxoaren asaldura larriari. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 101. orr.
Herri txikiaren kontrapuntu gisa, Londres agertzen da. Berria - Kultura 2004-04-16
Kako-oker kapitaina Peter Panen kontrapuntua da, baina ez dira lar pertsonaia desberdinak. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 13. orr.
Errepika tragiko hau du gai nagusi Bekatuaren itzala-k; baina, jenio handiz, bestelako errepika batez jarri dio kontrapuntua Mendigurenek. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 86. orr.
Euren eredu ez demokratikoa apurtzen duen kontrapuntu politiko eta soziala. Berria - Euskal Herria 2004-04-30