Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kontrapisu 1 iz zerbaiten pisua orekatzeko pisua.

Zer luzera behar duen palankak, zer masa bidali behar den, zer kontrapisu ezarri behar den: balantzen antzeari dagokion guzti-guztia menderatzen zuen Arkimedesek.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 475. orr.

Hala, urak kortxoa zenbat igotzen duen, kontrapisuak, behera tiratuz, beste hainbat biraraziko du ardatza, eta ardatzak danborra.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4530. orr.

2 irud/hed

Mendebaldeko deitura hotsandiko hura zuen, berriz, euritako babesgarri morala, bere diru-arazo delikatuaren kontrapisu erabiltzen zuena.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 213. orr.

Multinazionalen kasuan uste dut EBk Estatu Batuen kontrapisua izan beharko lukeela.  Berria - Euskal Herria   2004-05-30

Esperientziak erakusten baitu jendeak ez dituela portaera-arau egonkorrak hartzen [...] bere zentzuak zuzenean astinduko dituzten eragileen bitartez ez baldin bada, adimena etengabe bisitatuko duten eragileak, onura unibertsalaren aurkako grina bortitzei kontrapisua jarriko diotenak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 29. orr.

Dudan zaldi aurpegia konpentsatzeko erabiltzen ditut askotan eskuak, kontrapisu bezala: hara, esaten diot munduari, zaldi aurpegia daukat baina begira ze esku politak.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 10. orr.

Beste kontrapisurik ez duenean legeak ez bortxatzeko. zu beti izan zarelako nire balantza orekatzen duen kontrapisua.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 80. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus