Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Leihoaren eskutokiari eragin zion, hura doi bat zabalduz, eta bi kontraleihoen atzealdean kokatu zen, festa hobeki ikustearren edo. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 205. orr.
Leihoaren alboan kokatu zen gero, kontraleihoen arteketatik kalera begiratzeko. nire gelara joan ginen, kontraleihoaren zirrikituetatik begiratzera. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 203. orr.
Zeren kontraleihoak ondo itxita baitzeuden, lapurren beldurrez. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 89. orr.
Hamida begira geratu zitzaion kontraleiho itxien arteketatik iragazten zen kafe etxeko klartasunari. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 255. orr.
Ziur nengoen Julioren begiak zelatan zegozkigula kontraleiho itxi haien atzetik, nola azeriak zelatatzen baitu oilategia. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 59. orr.
Miarritze teilatu gorri eta kontraleiho berdeko herri txuria da. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 65. orr.