Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ura antzo zurrupatu dut airea, kontrako eztarrira joan zait, eztulka hasi naiz. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 176. orr.
Opiltxo bat joan zitzaion kontrako eztarrira te-garaian, eta amak eginahalak eta bi egin zituen arren hura salbatzearren, arnasa hartzeari utzi zion. Gaizki (edo ongiegi?) egindako jendea gara, okerreko bidera edo kontrako eztarrira eroritakoa; jende aldrebesa gara, eta aldrebesa bezain egokia. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 39. orr.
-Mihia kontrako eztarritik joan al zain? Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 32. orr.
Kontrako eztarritik joango zitzaien gehienei errukia, zer erosi zuten konturatu zirenean. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 124. orr.
Kontrako eztarritik joango ahal zaizkiok denak. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 59. orr.
Joseluk trago luzeegia jo zuen antza, eta burbuiletako airea kontrako eztarrian trabeskatu zitzaion. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 117. orr.
· Gaztea atera daiteke alaia, normala, txintxoa eta pakeoxoa, hau da, paranoikoa; kontrako eztarriko psikiatrek idoro ziguten hipernormaltasuna paranoiaren era bat dela. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 125. orr.