Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kontrakatu, kontraka(tu), kontrakatzen du ad ipar kontra egin.
Auzapezak Mosoeletako auzotarren bilkuran atera dituen zifrak buruan buru kontrakatzen ditu kontseilari sozialistak. Itzulia Herriko Etxeko plazatik abiatu dute departamenduaren egoitza aitzinean bururatzeko, hor kokatua den “Euskararen Erakunde Publikoak” ez duela estatuaren jarrera hetsia euskarari buruz kontrakatuko iduritzen zaielako. Herria 2005-01-06
Hobeki gogoetatuz, Graxi eta Mathieu apezaren mugaraino laguntzeko erabaki hura bakarrik Monduteguyren jokamoldearen kontrakatzeko molde bat zen, menturaz. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 107. orr.