Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kontrajartze iz zerbait beste zerbaiten aurrez aurre jartzea, haren eragina ezeztatzeko edo biak erkatzeko.
Buruz buru dauden osagaiez osaturiko multzo bi horiek egoera fonologiko berean gertatzen dira, eta eskuarki kontrajartze grafiko berberaren bidez adierazten dira. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 92. orr.
Beste kontrajartze guztien eredua. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 172. orr.
Kontrajartze honek azterketaren terminus a quo delakoa osatzen du. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 175. orr.