Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kontrajarri, kontrajar, kontrajartzen 1 du ad zerbait beste zerbaiten aurrez aurre jarri, haren eragina ezeztatzeko edo biak erkatzeko.

Kierkegaardek bizipen indibidualaren eta kontzientzia pertsonalaren absolututasuna kontrajarriko dio arrazoimen unibertsal abstraktuari.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 87. orr.

Beren berezko behera nahiari gora beharra kontrajartzen zitzaiola.     «Kuskue tanden», 2004 - 69. orr.

Keynesek azaldutako gastu publikoaren ondorio biderkatzaileari, eskari pribatuaren kanporatze efektua [...] kontrajarri zioten klasiko berriek.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 152. orr.

Kontzientziaren ausikia, azkenik, Bozkarioari kontrajartzen zaion Tristura da.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 273. orr.

Baina iritzi honi eragozpen larri hau kontrajar dakioke: [...].Bi alde baino hamaika alde edo aurpegi baititu ekonomiaren errealitateak, eta poliedro batean gertatzen den legez, baita elkarri kontrajarriak ere.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 276. orr.

Gaizkiari kontrajarria ongia dago, heriotzari kontrajarria bizitza.  Elizen arteko biblia   Si 33,14

Harreman hauek guztiek Historia naturala kontrajartzen dute hala XVI. mendeko naturalisten diskurtsoarekin nola XIX. mendeko biologistenarekin.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 68. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Nortasun kontrajarrien arteko oreka.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 120. orr.

Guztiarekin ere, ahots kontrajarriak entzuten nituen neure barruan.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 81. orr.

Epistemologian eta ontologian bi korronte kontrajarri ezarri ziren, azalpenarena eta ulertzearena.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 93. orr.

Gizakietan, nabarmen laburragoa da besaurrea besondoa baino; lastertasun- eta indar-betekizun kontrajarrien arteko hautsi-mautsi bat adierazten du diseinu horrek.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 63. orr.

Azken batean, efektu kontrajarriak daude: enpleguaren kontra eta alde egiten dute, aldiberean, teknologia berriek.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 129. orr.

Erritmo eta estilo kontrajarriak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 219. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus