Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kontrairaultzaile 1 izond kontrairaultzarena, kontrairaultzari dagokiona.
Gerra kontrairaultzaileak eta oposizioak Fronte Sandinistari eragindako higatze ekonomiko, sozial eta politikoak. Berria - Mundua 2004-07-17
2 (izen gisa) kontrairaultzaren aldeko pertsona
-Nik, Robespierrek, iraultza-buru naizen honek, Eneko Ortega kondenatzen dut, kontrairaultzaile guztiek ez baitute besterik merezi. Paradigma edo pentsamendu eskema hori, XIX eta XX. mende bietan kontrairaultzaileek, marxistek, faxistek, eskuinetik nahiz ezkerretik aprobetxatua bezain atergabe kritikatua, birrinduta geratu da. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 61. orr.