Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kontrafigura iz beste baten antza handia duen eta harekin nahas daitekeen pertsona.
Beren burua demokratatzat daukaten askok hain demokratikoak ez diren sentimenduak ere badituztela adierazten du, eta agian ez daudela horren gogotsu bakearekin; nahiago dutela, berek ere -alde nazionalistako hainbatek bezala-, kontrafigura bat osatu eta indartu. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 75. orr.
Noski, joera horren oinarrian -hau ere adierazia daukat- kontrafigura baten premia zegoen: erregeak bufoia bezala, haiek herritar estereotipatu edo casheroak behar zituzten esnegain -la crème- sentitzeko; goi mailako, dotore, fin eta polit sentitzeko. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 73. orr.