Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez dela kontraesanik lehen baiespen bien artean. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 40. orr.
-Non dago kontraesana? «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 127. orr.
Lauki borobila ez existitzeko arrazoia haren izaerak berak ematen du, kontraesan bat bere baitan baitauka. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 49. orr.
Kontraesana eta hitzontzikeria gustatzen zaizkiona ez da ezer seriorik ikasteko gauza. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 226. orr.
Kontraesanak dira munduaren motorra. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 71. orr.
Herri Eskubide eta Giza Eskubideen arteko harreman korapilatsuak eta kontraesanak. Herria 2004-06-17
Azken bi ondorioen arteko kontraesan edo aurkaritza argitzera. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 40. orr.
Zein kontraesan ikaragarria erresuma bereko legeen artean! Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Kontraesan nabarmena dago lege zibilen [...] eta ohorea deiturikoari buruzko legeen artean. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 43. orr.
Kapitalismo egonkortua kontraesana da terminoetan. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 388. orr.
Polonia modernoan, industrializazioaren hastapenetan, aurreramenduak juduei bereziki sortu zizkien kontraesanak. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 10. orr.
Orduko hizkeran, "klase menperatzailearen kontraesanak agerian utzi zituen" ekintza horietako bat. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 33. orr.
Bere nagusia kontraesanez eta ezustekoz betetako gizona zela. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 71. orr.
Kontraesan-ezaren asmo hutsak jartzen dira bateragarritasun eta bateraezintasun kontzeptual sare oso nahasi batean. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 72. orr.
Kontraesan-mota ezberdinen azterketa. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 174. orr.
Kontraesan sorta bat naizela. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 347. orr.
Nola idatz zezakeen autista batek autobiografiarik? termino-kontraesana zirudien. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 247. orr.
Kapitalismoa barne kontraesanek desagerraraziko zutela aldarrikatu zuen. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 16. orr.
Lan honen amaieran hondar-kontraesanak geratzen dira -akzidenteak, akatsak, hutsegiteak-. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 172. orr.
Zientzia, hortaz, ez da orokortasunetatik abiatzen eta, huts hori estaltzeko nolabait, printzipio komunen beharra dauka, batik bat ez-kontraesanaren printzipioarena. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 52. orr.
Proposizioen egia eta batzen dituzten harremanak aztertuta ez-kontraesan logikoen arlo bat defini daiteke. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 171. orr.
Badirudi hau kontraesanean dagoela lehen nik esandakoarekin. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 88. orr.
Elkarrekin kontraesanean dauden ezaugarriak. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 65. orr.
Ez duzu aurretik esandakoa ahaztu edo kontraesanean erori nahi. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 98. orr.
Beti bere buruarekin kontraesanean. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 101. orr.
Gaitz itzela litzateke gizakiak gobernatzen dituzten goiburuak kontraesanekoak suertatzea. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 54. orr.
Ez dago, ordea, zertan bi ikuspuntu horien artean bat aukeraturik, ez baitira bata bestearen ukatzaile edo kontraesaneko ere. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 93. orr.
Liburu edo izkribu batean aurki daitezkeen kontraesaneko edo aurkaritzako kausak zazpi dira: [...]. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 39. orr.
"Kontraesaneko espiritua" omen daukat barreneraino sartua. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 291. orr.
Kontraesanezko argudioak aipatu zituen ugari. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 302. orr.
Kanpoko aurrezkiaren eta barneko aurrezkiaren arteko ordezkatze-efektuek luzarorako uzten dute ordainketa-balantza ahuldurik, eta itxura bereziki kontraesanezkoa ematen diote koiunturazko zikloari. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 146. orr.
Hartueman hau inoiz ez da ez identitatezkoa, ezta kontraesanezkoa ere, eta bertan ezin da ez judizioaren egia, ezta errakuntza ere ikusi. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 96. orr.
kontraesan handi (3); kontraesan handia (12); kontraesan handiak (4); kontraesan izugarria (5); kontraesan nabaria (4); kontraesan nabarmena (6); kontraesan nabarmenak (3); kontraesan sorta bat (3)
kontraesana badirudi ere (3); kontraesana da (19); kontraesana dago (5); kontraesana dirudi (6); kontraesana dirudien arren (6); kontraesana hor dago (3); kontraesana izan (3); kontraesana sortzen (4); kontraesana sortzen da (3)
barne kontraesanak (3); kontraesanak daudela (5)
kontraesanaren esakunea (3); kontraesanaren oinarri (4)
elkarrekin kontraesanean (3); elkarren kontraesanean (3); kontraesanean egon (4); kontraesanean erori (3); kontraesanean erortzen (7)
kontraesanez betea (9); kontraesanez beteriko (6)
ez dago kontraesanik (5); ezein kontraesanik (4); inolako kontraesanik (8); kontraesanik barnebiltzen (3); kontraesanik gabekoa (4); kontraesanik sortu (5); kontraesanik sortzen (3)