Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kontraesale 1 izond kontrakoa esaten duena, kontraesanekoa.

Egia kontraesalea ere ez dago ahazterik: "elurra, zuria delarik, beltza da", "urteak erraz joaten dituk, baina eguna bete egin behar dik", eta beste holako ezin konta ahala, hitzaren jabe denari noiznahi jaio dakizkiokeenak; egia kontraesale hau da, nik esan behar banu, herri-jendeari (ez gizabanako ilustratu motzari) bihotz-belarriak ederkienik gozatzen dizkiona.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 260. orr.

Kontrakotasuna hemen ez da azken muturrekoa: ez dira bi proposizio kontraesale objektu berari buruz, ez dira kontzeptu beraren bi erabilera bateraezinak, gehiago dira enuntziatuak eratzeko bi modu.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 175. orr.

2 iz kontrakoa esaten duen pertsona.

Besteei hitzez proposatzen ziena lehenengo bere bizitzan betetzen zuenez, ausardia osoz predikatzen zuen egia, inolako kontraesaleren beldurrik gabe.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 818. orr.

Zer esaten didazue, zuekin ari bainintzen nire kontraesaleok, sinesten baituzue, halere, Moises Jaungoikoaren zerbitzari zintzo izan zela eta haren liburuak Espiritu Santuaren orakulu?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 263. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus