Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eraso eta kontraerasoen katea. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 244. orr.
Kartagok hartu zuen feniziar kontraerasoaren gidaritza. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 237. orr.
Errepublikazaleek defentsa eta kontraerasoa prestatu dute. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 51. orr.
Amorru bizian, kontraerasoa antolatuko du hegoaldeko erregeak iparraldekoaren kontra. Elizen arteko biblia Dn 11,11
Bere defentsa arrakastatsua bada, kontraerasoari ekiten dio. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 243. orr.
Washingtonen Kubaren aurkako politika berriak kontraerasoa izan du. Berria - Mundua 2004-05-04
Herrialde kontsumitzaileen presioen harira, atzo LPEE Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundearen kontraerasoa etorri zen. Berria - Ekonomia 2004-05-18
Guk, aldiz, kontraerasoa egin genien hiri-sarreraraino. Elizen arteko biblia 2 Sm 11,23
Egungo egoerak «Estatuei kontraerasoa egitea eskatzen du», Diezen irudiko. Berria - Euskal Herria 2004-03-10
Airbusek A350arekin egingo dio kontraerasoa Boeingen 7E7ari. Berria - Ekonomia 2004-12-12
· Galesko Gobernuan den Alderdi Laboristak kontraeraso gogorra egin zion PCri, bertako zenbait kidek espekulazioa salatu zutenean. Berria - Mundua 2004-03-07
Espainolek eta nafar arnegatuek hurrengo urteko udaberriaren bukaeran jo zuten kontraerasoa. Israelek kontraerasoa jo zuen: bi palestinar, tartean lau urteko ume bat, zauritu zituen tanke erasoz. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 48. orr.
Kontraerasoa jo nuenean ere, ez zen zipitzik apaldu. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 194. orr.
Guk hiri-sarreraraino bultzatu genituen kontraerasoan, eta, orduan, arkulariek geziak jaurti zizkiguten harresi gainetik. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 55. orr.
-Anis kopatxo bat nahi al duzue? -amak, kontraerasoan. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 28. orr.
Kontraerasoan ateratzea, ordea, ez da batere erraza defentsak laguntzen ez badu. Berria - Kirola 2004-01-17
Urzaizek ez du balio kontraerasoan jokatzeko. Berria - Kirola 2006-02-04
egin zuen kontraeraso (3); kontraeraso biziak (3); kontraeraso zital (3)
errebotea eta kontraerasoa (3); kontraerasoa prestatzen (3); kontraerasoa zaindu (3)
kontraerasoak bilatu zituen (4)
kontraerasoan aritzeko (3); kontraerasoan aritzen (3); kontraerasoan ateratzeko (5); kontraerasoan ateratzen (4); kontraerasoan jokatu (4); kontraerasoan jokatuko (4); kontraerasoan jokatzeko (8); kontraerasoan jokatzen (8); kontraerasoan jokatzen saiatuko (4)