Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kontrabide iz kontrako norabidea.
Auto-uholdeak datoz Veneziarantz, batere trafikorik ez dago kontrabidean. Bidea oso estua zen, eta kontrabidean zetozen auto urriek, gurea baino apalagoak eta mantsoagoak izaki, bazter-bazterreraino arrimatzen ziren. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 83. orr.
Berak bakarrik egiten zuen barre kontrabideko autoen estutasunekin. abiada bizian doan tren baten pasilloan kontrabidean joango banintz bezala. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 349. orr.
· Kontrabiderik gabeko erantzuna jaso zuen amonarengandik: [...]. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 157. orr.