Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kontestual izond kontestuarena, kontestuari dagokiona.
Zientziaren dimentsio kontestuala. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 165. orr.
Kuhnen teoriak zientziaren irudi kontestuala bultzatu zuen. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 164. orr.
Zein da, azkenean, alde kontestual integralaz hornituriko zientziaren irudirako ikusmolde egokia? Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 165. orr.
Eta izenondo horiek sinonimo kontestualtzat jo daitezkeelarik, alferrikako pilatze bat da. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 142. orr.
Guretzat balio bereko dira Iturriagaren "ateraldi" testuala eta Maiaren "ateraldi" kontestuala. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 157. orr.