Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kontestu1 (ETCn 661 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian testuinguru agertzen da) iz testuingurua.
Kontestu honetan agertzen da liburu hau 1764an. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 9. orr.
Gakoa garbi dago: interes tasa baxuen kontestuak zenbat iraungo duen asmatzea. Berria - Ekonomia 2004-01-24
Oztopotxo bat du, ordea, nahiz eta kontestuak erraz argituko duen, ustez: polisemikoa dela. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 146. orr.
Arte garaikideko museoak eta beren kontestu soziala. herria¬
Esperantza baino kezka handiagoa dakarten testua eta kontestua. Berria - Harian 2006-03-24