Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kontesta iz erantzuna.
Baita kontesta jaso ere laster. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 347. orr.
Mika bezain solasturia, aise ematen zien kontesta nire txantxei, ez dakit zerk hartaratuta. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 161. orr.
Ez zuten nahi gorteko inork ikus zezan beren kontesta irmoan errege bidezkoenganako etsaigorik. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 83. orr.
Etzaidak gogorarazi, seme, esan zidan, ahots apalean, poliki, baina kontestarik ametitzen ez zuen moduan. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 110. orr.
-Zorioneko gaudek sorgorkarien edukitza gehitu ez diotelarik kargu horri -kontesta Kixok azkenik. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 60. orr.