Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Azkenean bere asmoari utzi eta eskuak soilik uretan sartzearekin kontentatu zen. Matías Mujika «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 15. orr.
Nolaz baso txar bat arno beltzez kontentatu? Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 36. orr.
Gu, ordea, nesken titietara begira eta haien izterrak ukitzen kontentatu ginen, mozkortuegi geundelako eta, urduritasuna disimulatzeko, edan eta edan segitzen genuelako. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 208. orr.
Kontentatzen zaila izateaz harro den pertsona. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 176. orr.
Uste duten guztia baino askoz ere gehiago ahalegintzen naiz ingurukoak kontentatzen. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 92. orr.
"Gaur egun zaila duk emakumeak kontentatzea," esan zuen Kakok. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 70. orr.