Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kontent joan ginen holako anaitasunak bihozberoturik. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 131. orr.
Ahotsari jaramon egitera, ez zirudien gu ikusteaz kontent. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 91. orr.
Bere izatearekin eta inguruarekin pozik eta kontent bizi denak. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 126. orr.
Ziur naiz Jack oso kontentu ibiliko dela hemen. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 32. orr.
Unaik kontent ematen zuen ni ikusteagatik, eta hori ez zen astoaren goizeko arrantza. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 162. orr.
Kontent ematen zuen, eta ez nago ohituta semea nirekin egoteko menturan kontent ikustera. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 280. orr.
Eta kontatu zidan kontent eta lasaitua gelditu zela, baina, usadiozko post coitum zigarreta erretzen ari zenean, neskak begiratu eta zera bota ziola: "Eta ipurdia, zer?". Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 45. orr.
· Beti alai eta kontent. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 257. orr.
Honena edo harena jokatzeko eskatzen zidaten eta nik, kontent, haien nahia asetzen. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 102. orr.
Wilmarth andereñoak, haiek ezagutu izanaz kontent, urte askotarako esan zien bozkarioz. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 208. orr.
· Sekula ez ditu oso gustuko izan beti-kontentu horiek. «Bizia lo», 2003 - 16. orr.
Eta tonto-kontentu gelditu zen galdera zorrotz ustea egin eta gero. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 186. orr.
Behingoagatik, kontent zegoen nirekin. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 31. orr.
Kontent nengoen neure buruarekin. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 60. orr.
Charlie ere nahiko kontent zegoen bere buruaz. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 109. orr.
Nornahi eta nonahi zela ere, kontent egoten ahal zen bere arrakastaz. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 47. orr.
Jendeak isil-isila eta kontent zeuden. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 120. orr.
Jende askori on egin diot, jende asko-askori, eta kontent nago horregatik. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 182. orr.
Kontentu zegoen, pixka bat argalduta baina. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 104. orr.
Askietsi-edo egiten duzu bildua duzun munduari buruzko ezaguera delako hori, kontent zaude, eta, orduan, noizbehinka, zerbait gertatzen da eta erauzi egiten zaitu handigurazko oskol harro horretatik. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 81. orr.
Denak kontent ziren. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 110. orr.
-Bada, hura ez omen duk batere kontent. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 147. orr.
Pentsa beraz kontent naizenez. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 165. orr.
Jatekoaz kontent ez zirenak murruaren gainetik pasatu-eta inguruko laborariei behar zutenaren kentzera joaiten ziren. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 144. orr.
Kontent nintzen Emmarekin egonik. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 189. orr.
Kontent-kontent bizi da azpi-programa hori asmatu duen programatzailea. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 168. orr.
Eta bakoitzaren karma konplitu zen, gu Andyrekin jo eta jo, eta Tracy kontent-kontent buztana lehiaz eta hortzez norbaitek jaten ziolako. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 122. orr.
arras kontent (18); arras kontent dira (4); aski kontent (5); biziki kontent (17); kontent agertu (14); kontent azaldu (4); kontent bizi (4); kontent da (16); kontent dago (8); kontent egon (3); kontent egongo (3); kontent egoteko (6); kontent ematen (4); kontent gelditu (11); kontent geratu (3); kontent izan (3); kontent izanen (5); kontent izango (4); kontent izateko (4); kontent joan (4); kontent kontent (3); kontent mintzatu (3); kontent nago (31); kontent naiz (18); kontent utzi (6); lanarekin kontent (4); ontsa kontent (3); oso kontent (32); oso kontent nago (7); oso kontent zegoen (3)