Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Taberna bateko terrazan jesarrita zegoen Santos, Santurtziko portutik hurre, eta bere begiak ez zeuden itsasadarra errainu kaleidoskopikoez janzten zuen arrastiriaren kontenplazioan. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 114. orr.
Sentitu bai, baina kategorien arabera pentsatzen ez dugunaz (pintura baten kontenplazioan, adibidez). Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 83. orr.
Bilkuretan sobera luzaz neska gazteari so egon ez nahiz, nere barnearen barnean nuen ikusten, pertzepzio ihesak kontenplazio iraunkor bilakatuz. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 108. orr.
Soroan lan egin nahi nuen, kontenplaziozko bizitza nahi nuelako. Berria - Kultura 2004-12-11
Erran nizun lehengoan ezen meditazionea mendi bat dela, eta kontenplazionea haren gailurra. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 348. orr.
Kontenplazioaren bidez gizakiak erabat Jainkoagan murgildu behar du bere ahalmen guztiekin, horrela bere ezereztasuna osorik onartua izan dadin eta eraberritua. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 36. orr.
Eremitorioetan [...] kontenplaziora emanak bizi nahi zuten anaien araubide izan zedin. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 160. orr.
Adimenez barea, gogoz gozoa, espirituz neurritsua, kontenplazioan jasoa, otoitzari etengabe emana eta gauza guztietan sutsua. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 233. orr.
Euskal literaturak aszeta asko eman ditu [...] baina mistikorik ez, beharbada mistikak bere-berea duen kontenplazioa ez datorrelako bat gure izaerarekin. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 70. orr.
Zu, ordea, Timoteo bihotz-bihotzekoa, jardun zaitez kontenplazio jainkozkoan. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 45. orr.
Predikatzen ala kontenplazio-bizitzan jardun behar zuen jakiteko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 971. orr.
Era honetan astero lanean jardundakoak kontenplazio-bizitza egitera pasatzen dira, eta kontenplazioko atsedenean egonak zereginetara itzultzen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 390. orr.
Santa Teresa Avilakoaren kontenplazio isuria. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 280. orr.
"Nor zara zu, ene Jainko txit eztia?" esatean, kontenplazio-argi batean murgiltzen nintzen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1087. orr.
Estetika kontrajarria dute: batetik kontenplazio poesia dago: naturaren eta pertsonaren arteko harreman sinple eta naturala duena ardatz, naturaren erritmoak goraipatzen dituena. Berria - Kultura 2006-01-03
Kontenplazio ordenetarako dohainak nituen, banekien orduan. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 55. orr.
Baina jatera ere ez zen ezarritako orduetan joaten, kontenplazio gosea indartsuagoa baitzen, eta oso maiz guztiz menpean hartzen zuen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 309. orr.
Merituak irabazteko eman zitzaion denbora zuhurki erabiltzen ikasia zuen: zati bat lagun hurkoen aldeko lan probetxugarrietan ematen zuen, eta beste zatia estasi-kontenplazio lasaietan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 821. orr.
Oihuka hots egiten zuten zeruko ateetan eta otoitzari ekinez bertan sartzea lortzen zuten, goi- kontenplezioan murgiltzen ziren. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 926. orr.