Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kontatzaile (orobat kondatzaile g.er.) iz kontatzen duena.
Kontatzaile on baten trebezia erakusten du. Berria - Kultura 2006-03-15
Hiztun ona eta kontatzaile egokia izan behar zuen, beraz, Vitréko merkatariak, erregearen ganberetan bezala geografoaren etxean arreta pizten baitzuen bere kontakizunekin. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 91. orr.
Istorio kontatzaile petoa. Berria - Kultura 2004-02-07
Bertze inork ez eginen-eta abuztu horretako gertakizunen kontatzaile lana bizkarreratzean, urrun izan dut duin agertu nahia. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 259. orr.