Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Panpi Laduche kantxaren moldatzaile, Mixel Dunate kondari. Herria 2001-10-25
Alaitzeko hor izanen da Cazenave ixtorio kondaria. Herria 2001-11-01
Iruditzen zaio ura ari zaiola kontari. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 59. orr.
Ilunabarrean puntu egiten eta elkarri esamesak kontari egoten ziren emakumeek. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 27. orr.
Kontu horiek kontari, etxerainoko bidea egin genuen. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 255. orr.
Tabernara neka-neka egina iristen zen, eta bere burua gela beiraduneko bankuan erortzen uzten zuen, aldi oro istorio desberdinak kontari. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 347. orr.
Kontalari ona ez dabil herriz herri istorioak kontari, kontalari ona ipuinez ipuin dabil egiak sortuz. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 238. orr.
Kontalariak istorio berriak asmatu behar ditu, [...] galdutakoak oraitu ezinda beti berriro asmatzen hasi behar du kontari hasten den bikoitzean. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 239. orr.
· Eta bidean txantxa-kontari eta barreari emanez zihoazen. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 119. orr.
Tira, tira, gizona, gezur-kontari hasi haiz berriro. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 110. orr.
kantu kontari (18); kontari aritu (7); kontari aritzen (7); kontari hasi (8); kontari hasten (5); kontu kontari (107); kontu kontari ari (7); kontu kontari aritu (6); kontu kontari aritzen (5); kontu kontari hasi (6); kontu kontari hasten (4); txiste kontari (3)