Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kontaktu (orobat kontakto g.er.) 1 iz ukitzea, ukipena.

Larruazalaren kontaktua behar dugu, haren berotasuna, ezpainen berotasuna, eskuen samurtasuna.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 146. orr.

Eta haiekin batera titimutur harrotuen kontaktua larruazal bustian.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 60. orr.

Koitoa egiterakoan, ez dago inolako kontakturik zakilaren eta klitoriaren artean.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 225. orr.

Irratia itzali zuen urduri, eta lepoa biratu zuenean, metal hotzaren kontaktua sumatu zuen kolkoan.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 162. orr.

Hotza sumatu zuen eskularru beltzaren kontaktua.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 38. orr.

Boxeoa kontaktuko kirola da, eta kolpe txar asko jasotzen dira.  Berria - Kirola   2004-02-15

Gaixotasuna kontaktuaren bidez soilik kutsatzen da.  Berria - Harian   2005-08-26

Kontakturik gabeko txartela erabili ahal izango da Metroan.  Berria - Euskal Herria   2004-01-02

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Anfibioek garatu zituzten lehenengo kontaktu estrategiak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 178. orr.

Zutikako jarrera, berez, ezegonkorra da ingeniaritzari dagokionez, grabitate-zentroa oso goian geratzen baita eta lurrarekiko kontaktu-eremua [...] oso txikia baita.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 124. orr.

Kontaktu moduak desberdinak direnez, gure larruazalak ere hainbat sentimen bukaera ditu.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 156. orr.

Kontaktu falta hori -haren ustez- pertsonekiko harremanean baizik ez zen gertatzen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 191. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Sexu kontaktu bat dagoen bakoitzean, horrek hots ozen eta berezia sorraraziko du, kontaktu bakoitzak bere hots zehatz eta partikularra.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 101. orr.

Ez zuen begi-kontakturik izaten, eta, begira ere, beste norabait begira egon zitekeen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 266. orr.

Ez zuen begirada-kontakturik egiten, ez gurasoekin, ez beste inorekin.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 196. orr.

4 kontaktatzea; kontaktatzen den pertsona.

Gizakien arteko benetako kontaktua presentzia isilaren bitartez baizik ez dela lortzen dio Cioranek.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 52. orr.

Aszetismoa, lana eta naturarekin kontaktu zuzenean bizitzea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 91. orr.

Kontaktua Madrilen izan zuten.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 312. orr.

Jose Angel Cuerda Gasteizko alkate ohiarekin kontaktuak izan zituzten, baina ez zuten akordiorik lortu.  Berria - Ekonomia   2004-03-28

Aireratu, zeruan abiada hartu, lurrarekiko kontaktua galdu eta bere kasa doa ikuspen bila.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 184. orr.

Kontaktuak ditik, komentatzen genuen lagunok ahapeka eta mirespenez.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 111. orr.

Gestaporen torturapean, kontaktuaren izena eman zuen azkenean gazteak.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 55. orr.

Dianne Short zela Laing kontseilariaren kontaktuetako bat.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 176. orr.

Alpujarretako herri hartan kontaktu bat baitzuen, belarrez eta heroinaz hornitzen zuena.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 88. orr.

Txabik baditu kontaktu batzuk zerean...  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 217. orr.

Kontaktua: Jean Claude Enrique 0613821486.  Herria   2005-03-03

Venezuelako kontaktua izatea leporatzen diote.  Berria - Euskal Herria   2004-04-11

Kontaktu ona, gizon guztiz baliagarria izan da baina, hara, hanka egin nahi izan du.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 74. orr.

Errefuxiatuek errepresaliak espero dituztela dio nire kontaktuak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 24. orr.

5 autoaren motorraren pizgailua.

Kontaktuarekin puska batean ri-ra aritu ondoren lortu du azkenik Txetxuk arrankatzea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 174. orr.

Giltza kontaktuan biratu orduko aire egokitua automatikoki pizten da.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 89. orr.

Autoan eseri, atea itxi, giltzatxoa kontaktuan sartu, irratia sintonizatu.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 138. orr.

Autoaren kontaktu-giltzari eragin zion.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 28. orr.

Kontaktua piztu, eta garajearen ate automatikoa zabaldu dun.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 37. orr.

Hain zuen isila motorra, non kontaktua etenda zeukala uste izan baitzuen Ruche jaunak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 468. orr.

6 kontaktua egin

Gure lehenengo zeregina itsasontziotako marinel abertzaleekin kontaktua egitea izan da.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 273. orr.

Gure Gizonarekin kontaktua azkenekoz egin zutenean. · Axoiak, hala ere, ez du benetako kontakturik egiten dendritarekin.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 134. orr.

Orain bi urte, Tourrean egin zuten lehen kontaktua.  Berria - Kirola   2006-01-15

7 kontaktuan egon

Bainugela bustian utzitako oinatzek ongi erakusten dute zentimetro karratu gutxi batzuk baino ez dituela zoruarekin kontaktuan dagoen eremuak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 108. orr.

Airearekin kontaktuan dagoen ura lurrundu egiten da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 180. orr.

Hegazti kutsatuekin kontaktuan egon zela.  Berria - Gaiak   2006-03-05

Andoniren bidez, Quitoko unibertsitatearekin kontaktuan egon da ia denbora guztian.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 432. orr.

· Kapilarrak oso kontaktu estuan baitaude tubuluekin leku askotan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 192. orr.

8 kontaktuan jarri

Odola kanpoko airearekin kontaktuan jartzen denean sortzen da fibrina.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 183. orr.

Animalia askok oraindik ere usaimena baliatzen dute nagusiki gainerako munduarekin kontaktuan jartzeko. Itzultzen ginenean, norbait jarriko zen gurekin kontaktuan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 144. orr.

Haiekin kontaktuan jartzea, hori duk kontua.     «Kuskue tanden», 2004 - 53. orr.

Saiatu omen dira zuekin kontaktuan jartzen baina, inork ez omen zuen telefonoa hartzen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 124. orr.

Mars Express zundaren bitartez Beagle 2 robotarekin kontaktuan jartzeko lehen saioak huts egin duela.  Berria - Gaiak   2004-01-08

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus