Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kontaktatu, kontakta, kontaktatzen du ad harremanetan jarri.
Zorionez, Andonirekin kontaktatu ahal izan dut telefonoz. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 31. orr.
Hori baino lehen, Danirekin kontaktatu zuten bera aritzen den txataren bitartez. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 30. orr.
1961eko martxoan Konpainiak AM/LASH kriptonimoaren atzean ezkutatuko zuten gizona kontaktatu zuten; Rolando Cubela Secades zen. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 312. orr.
Kontaktatzeko moduren bat (e-maila, telefonoa edo helbidea). Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 379. orr.