Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Taxiaren kontagailua. Taxilariak kontagailuaren palankari eragin zion eta zenbaki gorriak geratu ziren. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 137. orr.
Kontsumo-kuotak kontrolatzeko kontagailuena. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 25. orr.
· Askatasunen murrizketetan «kontagailua zeron jartzeko» eskatu diozue PSOEri. Berria - Euskal Herria 2004-04-07
Saltzailea izan nauk, bulego batean egin diat lan, ur-kontagailuak begiratzen pasatu nitian hamar bat urte. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 286. orr.
Uraren kontagailuak urrutitik irakurtzeko sistema bat. Berria - Gaiak 2004-12-14
Hauspo falta nabarmentzen zuen zelai-tokira laster iritsiko zen kilometro-kontagailuari begiratu gabe. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 32. orr.
Lasterketako pilotua zenez, ez zegoen arriskurik, teorian behintzat, eta hala ere bira-kontagailuari begiratzen nion aldiro, izertzan hasten nintzen. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 295. orr.
Akusazioak sumario guztia ezagutzeko aukera izaten du eta defentsari frogak eta txostenak tanta kontagailu bidez ematen zaizkio. Berria - Euskal Herria 2006-01-22