Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eta kontagaiarekin batera doa kontamodua ere, tarteka atzera-aurrera baitabil istorioa. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 9. orr.
Horko kontagai batzuk beste kultura batzuetan ere ageri direnak dira. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 101. orr.
Irudimenaren bitartez osa ditzakegula kontagaiaren hutsuneak. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 54. orr.
Prosaren intentsitateaz eta kontagaiaren erritmo biziaz. Berria - Kultura 2004-12-29
Men at War gerrako kontagaien antologia. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 151. orr.
Eta marko mitiko batean kokatzen gaitu gu, kontalariak kontagai bihurtuok. «Kuskue tanden», 2004 - 30. orr.
Prosodiaren zakuan sartu ohi dira unitate kontagaiekin (i.e. bokal eta kontsonanteekin) bat ez datozen ahozkoaren ezaugarri guztiak. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 129. orr.
Zesar eta Mamurraren gaineko eskandaluak ziren kontagai. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 58. orr.
Urratsak, eskailerak, pasatzen diren autoak, atariak, jendea... edozein gauza da kontagai. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 209. orr.
Gehienetan narratzaileak kontagai den egoeraren erretratua egitea du helburu, egoeraren deskribapen zehatza. Berria - Kultura 2006-04-11
Narratzaileak ez du deus lortzen kontagai duen oro beti talaia bakar batetik begiratuta. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 109. orr.
Altzan -nire herrian- izandako hondamena dut kontagai. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 12. orr.
Bi lagunen bidaia du kontagai Gatlifen lanak ere. Berria - Kultura 2004-05-20
Palentzian uda pasatzen duen familia baten gorabeherak ditu kontagai filmak. Berria - Kultura 2004-04-03
Aaronen eta Faraoiren sazerdoteen arteko auzia kontagai duen Bibliako pasartea. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 381. orr.
Markesaren alabari benetan gertatu omen zitzaiona kontatzen hasi zitzaidan emakumea, kontagai zituenak une hartantxe bere begien aurrean gertatzen ari balira bezain bizi eta sinesgarri. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 160. orr.