Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kontaduria 1 iz kontabilitatea.

Itxuraz dirua xahutzen zebilen, baina, merkataria izaki, bere gastuen kontaduria zehatza egiten zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 194. orr.

Bere irudikeriak bertan behera utzi, eta kontaduriaz eta erregistroaren egiaztapenez jardun behar izan zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 226. orr.

Ba ote dut bizitzan kontaduria gainbegiratzea beste zereginik?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 230. orr.

Seguru nago bere ilusiorik handiena udaletxeko funtzionarioa izatea dela, kontadurian edo interbentzioan. -Ez zara sailez aldatuko, hementxe bertan lan egingo duzulako, kontadurian.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 51. orr.

Kontaduria orokorreko sailaren ardura baitzuen Saito jaunak.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 33. orr.

Kontaduriako sailera itzuli, oinetakoak askatu eta pikutara bota nituen.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 74. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Unaji jaunak faktura erakutsi zion alde batetik eta kontaduria liburua bestetik.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 59. orr.

Kontaduria koadernoa ireki zuen, zenbaki zerrendak hatz erakusleaz errepasatzen hasiz.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 40. orr.

Kontaduria saileko berrogei lankideen aurrean.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 106. orr.

3 irud/hed

Orduan, kalte, mesede eta barkakizunen -zor-hartzekoen- etengabeko kontaduria penatzera erortzen gara.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 171. orr.

Ez zekien berak kanpoan pasatutako ordu guztien kontaduria eramateko ohitura hartua zuela amak, ordu bakoitza orri batean markatuz.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 106. orr.

Bere bizitzaren kontaduria osatu gabea zegoela oraino.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 230. orr.

Han egoten omen ziren nor bere aldetik olatuen kontaduria egiten.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 33. orr.

Edo kanpora aterako dira bestela, izarren kontaduria egin eta gaueko freskura dastatzeko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 125. orr.

Leihoaren argitan eseri eta bere egunerokoan, kontaduria sentimentala eramateko duen liburuan, zure nota idatziko duela: [...].  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 54. orr.

Bere adiskidearen fobia, fijazio eta obsesioen kontaduriak ez omen zuen emakumearen lilura itzali.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 30. orr.

Presoen erresistentzia eta borroka txiki eta handien kontaduria.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 138. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kontaduria egiten (5); olatuen kontaduria egiten (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus