Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
konstruktibista izond/iz konstruktibismoarena, konstruktibismoari dagokiona; konstruktibismoaren aldekoa.
Hizkuntzaren ezagutza ulertzeko modu bi zituzten Piagetek eta Chomskyk: konstruktibista zen bata, kognizioaren aldekoa bigarrena. Berria - Euskal Herria 2006-03-25
Irudiaren irakurketari begiratzen bazaio, teoria analitikoak, konstruktibistak, ikuslearen gogoeta-lana azpimarratzen dutenak, egiteko joera izango da. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 93. orr.
Begirada tolesgaberik ez dago: Gombrichek, bere liburuan [...] posizio konstruktibista hartzen du ikusmenezko pertzepzioaren aurrean. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 83. orr.
Konstruktibista sozialen ikerketek izaera deskribatzailea dute, eta arrazoiketa arau-emaileari ez diote lekurik egiten. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 251. orr.