Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Burgesiaren ordezkari konstituzionalistak, gehiengo handia, monarkia parlamentarioaren alde ziren, eta aristokratek, taldetxo bat, erregearen beto eskubidea aldarrikatzen zuten. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 93. orr.
Alderdi konstituzionalistak, berriz, Lizarra-Garazi indarrean egon zen bitartean, noraezean ibili ziren, komunikatiboki guztiz out, defentsibara, gotorlekuetan tinko. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 142. orr.
98tarra gero, laster faxista, demokrata konstituzionalista hurrengo. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 67. orr.
Konstituzionalistek beste lau urtez izango dute Vitaleko kontrola. herria¬
Abertzalea, konstituzionalista espainiarra, katolikoa, musulmana edota agnostikoa, gizon eta emakume, gazte eta zahar, guztion bizimodu eta ohiturak uztartzeak emango digu benetako euskal gizartearen argazkia. Berria - Harian 2006-03-26
Kontua da Hitzaurrean aditzera ematen zaigula, konstituzionalistek zabaldu gezurra errepikatuz, soilik irlandar abertzaleek geroratu zutela Dublindarrak-en argitalpena. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 70. orr.