Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
konstantzia 1 iz beti-batekotasuna, aldaketarik eza.
Kolorearen konstantzia, berarentzat, pertzepzioaren konstantzia lortzeko dugun moduaren kasu berezi bat zen. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 42. orr.
Bai kontzientzia formen berberatasuna, bai mentalitateen konstantzia edo egitasmo baten errepikapena. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 133. orr.
2 jarraikitasuna.
Hor ere konstantzia behar da, ordutegia askea da, baina esfortzua eta jarraipena egin behar da. Berria - Euskal Herria 2004-09-05