Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
konspiraziozale (orobat konspirazio zale) iz konspirazioen zale den pertsona.
Konspiraziozaleak, hala ere, beti topatuko du lasai (hots, artega) utziko duen irtenbideren bat. Inizial batzuen babesean -zuhurtzia ez da inoiz nahikoa konspiraziozalearentzat- honako hau idatzi zuen norbaitek Hika aldizkariko 123/124 zenbakian, "Eskutitzak" sailean hain zuzen: [...]. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 178. orr.
Alde horretatik, konspirazio zaleek [...] bazka ederragoa aurkituko dute Coppolaren Godfather handiaren hirugarren atal bikainean. Berria - Kultura 2004-06-30