Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

konpresa 1 iz kotoi, gaza edo ehun zatia, doblatuta gorputzaren guneren batean jartzen dena zauriak estaltzeko, odol jarioak geldiarazteko eta kidekoetarako.

Buruko minez zegoela esan duenean, pilula edo konpresaren bat gura duen galdetu diote: baina ez zuen gura ez bata ez bestea.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 36. orr.

2 zapi higienikoa.

Hilekoak irauten duen bitartean, emakumeek konpresak edo tanpoiak erabiltzen dituzte.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 46. orr.

Beste emakumeren baten odol arrastoak ontzira botatako konpresan. Ziegan nagoela, etxeko gauzak dakarzkidate: arropa, konpresak, ogitartekoak, fruta, termo bat kafesne...     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 71. orr.

Guztiz biluzik zeundenean oinazpiak erakutsi behar zenizkion, ahoa ireki, mihia goratu, [...]... tanpaxa atera edo konpresa jaso.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 196. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus