Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

konposatu1, konposa, konposatzen 1 du ad osatu.

Mila irudi konposatu zituen bere buruan.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 126. orr.

Eta lerroon buru-buruan, puntu bikoiti eta bakoitiak bildumatu zituen, lehenbiziko figura konposatzeko.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 70. orr.

Gorputz sinpleenez konposatua den Izakia.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 159. orr.

Cassinik bidalitako azken irudietan ez dago argi ozeanoak zerez dauden konposatuak.  Berria - Gaiak   2004-07-24

Aurretik ezarritako eredu bati jarraiki konposaturiko sekuentziek osatzen dute musika kadentzia bat.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 106. orr.

2 literatura eta musika lanez mintzatuz, ondu.

Antifona eta prosa eder eta deboziozkoak konposatu zituzten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1099. orr.

Ez zuen nahi beste Kixote bat konposatu -aski gauza erraza-, "Kixotea" baizik.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 38. orr.

Goethek aski lasai har zezakeen vox populi zen kontaera bere Fausto handia idazteko, eta are eta lasaiago Quevedok mende batzuk lehenago vanitas-en gaia bere soneto ederrak konposatzeko.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 75. orr.

Musikagile jaioa zenez, Saforen azkentzea izeneko opera dramatikoa konposatu zuen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 133. orr.

Ez zuen hitz egiten, eta, setati, egunak eta gauak pasatzen zituen "Miserere" berri bat konposatu nahian.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 62. orr.

Orkestra-lan sinfoniko konplexuak konposatzen ohitua zegoela.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 170. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Hitz konposatu hori ez dut maite, klixe bat da.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 150. orr.

ik elkartu.

Gorputz askok osatzen duten gorputz konposatu batetik.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 155. orr.

4 bakuna ez dena.

Grifoia bera ere izaki konposatua zen, erdi lehoi, erdi arrano.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 143. orr.

Gogamenaren teoria multifaktorial edo konposatuaren mugak dituzte ikerleok hizpide.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 223. orr.

Beira-zuntza da beste gai konposatu ezagun bat, 1945 inguruan asmatua.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 22. orr.

Material konposatu sofistikatuagoak dira, besteak beste, lastoz egindako adreiluak, animalien ilez sendotutako igeltsua eta papier maché delakoa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 22. orr.

Bostehun eta hogei dolarren korritu konposatua kalkulatu behar dut, ehuneko lauan ezarriz gero.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 31. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

konposatu kimiko (5); konposatu organikoak (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus