Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Neurria bezain deigarria du konposaketa ere: argazkiaren ezkerraldean nago ni, lehen planoan, burua pixka bat jiraturik kamera aldera. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 86. orr.
Margolaneko puntu jakin-jakin batean, konposaketaren gune nagusian, pausatzen duzu zuk begirada. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 215. orr.
Humek ez du onartzen aprioriko arrazoinamendua ezagutzaren iturria izan daitekeenik; gustuaren kasuan, ezin du onartu "konposaketa-erregelen" (gustuaren arauaren) iturria denik, hain zuzen ere. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 240. orr.
Musikari askok buruz zekizkiten haren konposaketak. Berria - Kultura 2004-08-31
Anaia Eguzkiaren Kantika-ren konposaketa. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 536. orr.
Disko honetako konposaketek arretaz entzutea merezi dute. Berria - Kultura 2006-05-04
Musikagilea, eta konposaketa eta instrumentazio katedraduna. Berria - Kultura 2004-07-16
· Kantuari lotu teknikak ikasteko (bertsularitza, antzerkia ezenatokian ibiltzea, koru zuzendaritza, kantuen idaztea, musika konposaketa). Herria 2001-11-15
Honekin guztiarekin uste dut azaldu ditudala eta beren lehen kausetarik argitu, Desira, Poztasuna eta Tristura diren hiru lehen afektuen konposaketatik sorturiko afektu eta Izpirituaren gorabehera nagusiak. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 347. orr.
Itsasoen konposaketa. Berria - Gaiak 2004-07-24
NASAren arabera, atomo horiek eguzkia sortu aurreko nebulosaren konposaketa gordetzen dute. Berria - Gaiak 2004-09-09
Konposaketa aski homogeneoa dutenen artean Txekiar Errepublika, Hungaria, Polonia, Eslovenia eta Malta. Berria - Mundua 2004-06-08