Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kalte konponezinen bat zuela ematen zuen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 83. orr.
«Erru konponezina» izan zela aitortu zuen ETAk martxoaren 30eko agirian. Berria - Harian 2006-03-23
Konponezina dena konpontzen dela sinetsaraz dezakeen zerbait. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 105. orr.
Londresko parlamentuaren eta errege eta nobleziaren arteko egoera gero eta bihurriagoa zen, konponezina. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 217. orr.
Antinomia konponezinetan korapilaturik. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 83. orr.
Komunikazio-inkomunikazio dikotomiak sortzen dituen arazo nire ustez konponezinekin akordatu nintzela orduan. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 153. orr.
Iruñeko lau gazteei egindako kaltea «konponezina» dela. Berria - Euskal Herria 2004-04-01
Konponezinak ez, baina konpontzen zailak bai. Berria - Kirola 2006-01-14
Askotan horixe gertatzen da, konponezinak diruditen korapiloak bide errazenetatik askatzen direla. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 78. orr.
Hurakan bat bezain saihestezin eta konponezina. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 110. orr.
Nago ez ote diren pasatu konponezin txiki batzuk izatetik ezin konponduzko kontuak izatera. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 61. orr.
Bekatariak sesioa sortzen du lagunartean, konponezina bakean bizi direnen artean. Elizen arteko biblia Si 28,9
Hura ez zen pozten amaren eta aitaordekoaren arteko konponezinekin. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 152. orr.
Bi aldeen arteko konponezina areagotu egin zen Donostiako batzordeak [...] Harkaitz Millan zinegotziaren dimisioa eskatu zuenean. Berria - Euskal Herria 2004-11-04
Halako konponezinak nerbio-sisteman bertan dira errotzen. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 148. orr.
Paiva Portuges jaunarentzat ez zegoen konponezineko arazorik. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 56. orr.
Antagonismo konponezinezkoetan. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 66. orr.