Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

konponbide 1 iz arazo edo auzi bat konpontzeko bidea. ik konponketa.

Egoera petral berean geratu ziren beste asko ere, eta konponbide bila hasi ziren batzuk, klase-borrokaren aztarna handirik ez zeukan herrian.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 84. orr.

Askotan, neurri gogorrak hartu behar izaten dira konponbidea jartzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 44. orr.

De Valerak ez zuen berak britainiarrekin konponbidea sinatu nahi.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 76. orr.

Galderak egiten badira konponbideak aurki daitezke.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 200. orr.

Arazoak gaiztotu eta konponbideak oztopatu.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 108. orr.

Su-etenetik astebetera, apirilaren batean, manifestazio erraldoia egin zen Bilbon gatazkaren konponbidearen alde.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 52. orr.

Epe luzeko konponbideak behar dituzten oso gai sakonak.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 80. orr.

Bakezko konponbide bat eskatu zioten erregeari.  Elizen arteko biblia   Eg 12,20

Abu Graibeko zaindari Lynndie Englanden auzia atzeratu dute, «tarteko konponbide» baten bila.  Berria - Mundua   2004-07-13

Arazoak konpondu edota konponbidean jarri.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 49. orr.

Konponbidea, norbera nor izatea da, hots, egiazko nortasuna izatea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 82. orr.

Politikoek bidegabeen konponbiderako neurriak har ditzaten eragozteko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 190. orr.

Gatazkaren Konponbiderako Proposamena.  Berria - Kultura   2006-04-30

Arazo berberari konponbide berbera?  Berria - Kirola   2004-12-01

2 (izenondoekin)

Hainbat gabezia eta arazori konponbide egokia aurkitzeko.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 220. orr.

Pozoitze-kasuek konponbide ona dute askotan, dialisiaren bitartez substantzia toxikoak kanporatu eta odola garbitzen baita.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 248. orr.

Eragozpen txiki bati konponbide erraz bat eman ostean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 55. orr.

Ez zaio arazoari konponbide errazik ikusten.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 58. orr.

Metilfenidatoa ez da konponbide eraginkorra eguneroko bizian.  Berria - Gaiak   2006-04-20

Hala ere, sinetsita nago elkarrizketa dela konponbide bakarra.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 69. orr.

Hona konponbide sinple bat: [...].  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 184. orr.

Matxinadari konponbide baketsua bilatzeko itzuli zen Al Sistani.  Berria - Mundua   2004-08-27

Joan den urrian konponbide iragankorra hitzartu zuen kontseiluak, baina luzerako irtenbidea bilatu nahi zaio ataka horri.  Berria - Ekonomia   2006-02-14

Nire iritzia da konponbide egonkorrena irakiarren beraien eskutik etorriko dela.  Berria - Mundua   2004-01-28

Konponbide globalei buruzko azterketa bat egiteko.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 20. orr.

Gure unibertsitate sistemaren konponbide bateratu bat aurkitu beharko genuke, nire ustetan: konponbide orokor eta bateratua, baina aldi berean unibertsitateen arteko lehiari eutsiko liokeena.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 10. orr.

Gatazkaren konponbide demokratikoari.  Berria - Euskal Herria   2004-05-12

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Abiatutako konponbide prozesua zintzotasunez lagunduko dugu.  Berria - Euskal Herria   2004-11-26

Konponbide Mahaia osatzeko unea iristear dagoela uste du Hitzarmenerako Mahaiak.  Berria - Euskal Herria   2006-02-14

Kafeak ematen dio konponbide zantzu bat bere egoerari, 'kafearekin zertxobait zuzentzen dut, kafeina intrabenosoa hartuko nuke'.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 84. orr.

Konponbide garaia baliatzea denon ardura dela nabarmendu du.  Berria - Euskal Herria   2006-02-14

NBE Nazio Batuen Erakundearen Konponbide Plana onartu zuten Marokok eta Fronte Polisarioak  Berria - Mundua   2006-02-28

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus