Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
konplubio iz erromatar etxeetako burraldean, euri ura biltzeko uzten zen irekidura karratua edo lauzizuzena.
Konplubioaren argiaren zabalera ez da izango atrioaren zabaleraren laurden bat baino txikiagoa; eta luzera, atrioaren proportzioan egingo da. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2850. orr.
Estilo korintoarrean habeak eta konplubioa modu berean jarriko dira. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2810. orr.