Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Konplimendurik gabe, betikoa eskatu nion Antonio Musu-tristeri. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 334. orr.
Nire andrea [...] ez zen konplimenduetan korapilatu. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 177. orr.
Ez zen konplimendu bat naski. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 190. orr.
John Smith kapitaina, ostera Virginiara abiatzekotan, ontzira aurretik hari konplimendu egitera etorri zen. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 124. orr.
Garbi ikusten zen konplimendu bat egin nahi zidala, baina laudorio handirik egiteko gauza ez zenez, begiradaz egin dit konplimendua. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 202. orr.
Andreak labur erran zituen konplimenduak, harira joateko presatua zen. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 86. orr.
Bazegoen zerbait hika egiteko, konplimenduak esateko eta itxurakeriatan jarraitzeko gogoa kentzen ziona. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 118. orr.
Horiek aho betean baina derrigorrean bota beharreko kunplimendu ezdeusak dira. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 252. orr.
Claude-k onhar dezaztela gure konplimendurik beroenak eta izan dezatela ainitz zorion beren bizitzan. Herria 2001-09-13
Gorteko konplimenduetarik bazter. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 160. orr.
Gehiegizko kunplimenduak baztertuta. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 31. orr.
Hobe zuten erraitea nola jokatu diren biltzarrean, dena konplimendu, Sarkozy-k Alain maitea aipatuz, Juppé-k Nicolas maitea erantzunez. Herria 2002-11-21
Aznar-en solasak dena konplimendu frantses eskuindarren batasuna egin dutenentzat, bainan ere dena larderia bestalde. Herria 2002-11-21
Gure aldetik konplimenduak eta familia berri horiek izan dezatela luzaz osagarri eta zorion. Herria 2002-09-05
Konplimendu beroenak 3 gazte haueri! Herria 2001-08-02
Konplimendu-hitzak esan zizkidan. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 60. orr.
Luzatzerat utzi behar izan zuen bere ametsaren konplimendua... Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 611. orr.
Izeba Juliari konplimenduak eginez. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 299. orr.
Sarjentu zahar bat, andaluza bera, urrumaka hasi zitzaion ama nagusiari, eta konplimenduak egiten zizkion, klasikoetakoak; begiak bi izar "diztirazu" bezalakoak zituela esan zion. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 187. orr.
Nire arimak ere berdin egin dezala, bere sudurra itsats dezan kristalen kontra: konplimenduak eginen dizkiote elkarri. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 179. orr.
· Lehen konplimenduak egin orduko, arrebak, pollikiño-pollikiño bere semea besoetan hartu zuen eta erakutsi zidan. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 180. orr.
Noiz egiten da sasoin huntan bezenbat konplimendu? denak goxoki mintzo, denek ele ona aise emaiten...! Herria 2004-01-01
Konplimenduzko hitz haien ondotik. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 621. orr.
Askotan hitz egin duten bi lagun zaharrek bukatzen duten bezala, soil eta erraz, konplimenduzko esaldirik gabe. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 122. orr.
Baina irri behartua zen hura, konplimenduzkoa... Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 167. orr.